XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maiteñok irri-barre maithasunaz bethea eman zeraukon, zeren-eta sentitzen bait zuen, nahi zuena ardiesten zuela, hau da, bere egokera nostalgikotik atheratzen zuela.

Eta Hausmann bulevard, Boulevard des Italiens eta Rue Richelieu-kin biltzen den thokirat heldu zirenean pausa bat egiten deliberatu zuten, kafetto baten hartzeko.

HEIKO: Maiteño zu tremendoa zara... zergatik ez zara usuago agerten?!.

MAITEÑO: Ba dakizu egitekorik asko dut.

HEIKO: Nehoiz ere ez dakigu zertan ari zaren!.

MAITEÑO: Hau mysterio bat da, eta ixilik gorde dezadala permitituko nauzu.

Bainan zuk bethi niketzi jakinen duzu, zure aldean egon nadin nahi dezagun guztietan.

HEIKO: Hori zailxea izanen da... ez bait dakit non aurkhit zaitzazkenz.

MAITEÑO: Bai ba nauzu aurkhituko ez zaitez beldur.

Nire zuzenbide bat utziko derautzut....

Neuk ere zurekin elhemelhetan ari izaitea maithe bait dut....

Zer eginen dugu gure lurraz?.

Ez zaitez itxarongabe! Guztia aldatuko da-ta!.

HEIKO: Ait ledi alda, berantegi izan ledin baino lehen!.

Ba dakhusazu hor Lutegian XVl/ gr. arrondiasmenduan ba dugu Gerlatik iltkhitako Gubernu bat....

Itxaropen bat izan liteke! Bainan zer bilhakatzen ari da?.

Alta... ez da Euskalherriko interessez arduratzen den bulego bat....

Ez holakorik soilik interesse heurenak personalki ba dira.

Egia da... gainbizi behar dute!.

Bainan Amerikako euskaldunei, hyposkhesi gezurrezkoez apharpazatzen derauen dirua... heien gainbizitzarentzat da... eta ez dute ere egiten.

Heientzat axiologoena nazionalista kavernikolen eta sozialista hispaniazaleen arteko symmakhia gordetzea, eta sozialista hok Euskalherriaren etsaiak dira edozein faxista bezainbertze.

Neuk bethi hypolabitu nuen ezen karlistak hok baino euskalzaleago ziren... nahiz eta gerla hortan bertze aldean gathazkatu zutenarren.

Eta españazale partido republikazalei buruz soilik Euzko Gubernutto huntan parte hartzen dute gainbizi-soldata baten hartzekotz.

Hauk problema humanok dira... bainan ahalkea nire aburuz Alderdi nazionalistan datza zeren-eta hauiek hunelako inmoralitateak sortzen eta iraun arazten bait dituzte.